BERRIRO ELKARTZEKO
Elkar zaitez berriro, aktibatu berriro bilerak, heldu berriro topaketei
Osasun-gomendioak direla-eta, zure enpresako bilera-aretoak txiki gelditu badira, bilerak Yimbyn antola ditzakezu, bertan bermatuta baitago 2 metroko segurtasun-distantzia.
2 eta 20 pertsona artean bilera seguruak egiteko aretoak ditugu (20 pertsona, antzerki-formatuan, eta 15 pertsona, bilera-formatuan/formatu inperialean), konexioko konponbide teknologikoak eta beharrezkoak diren higiene-baldintza guztiak dituztenak.
Kontratatzeko errazak dira, eta berehalako erreserba egiteko aukera ematen dute, erabilgarri badaude. Bileren iraupena, 2 ordu gehienez. Zerbitzua erabilgarri une honetatik bertatik.
Barne hartzen dituzten zerbitzuak:
*
Gune seguruak eta osasungarriak. Gure guneak seguruak eta osasungarriak dira, egungo beharretara egokitutako garbitasun- eta desinfekzio-neurriekin.
*
Wifi dedikatua. Abiadura handiko linea.
*
Pantaila eta proiektorea.
*
Flipchart. Betiko arbela, eskemak egin edo oharrak idazteko.









