Zerbitzu berriak

Arkitektura ikusgarri baten pean, Yimbyk ongietorria egin nahi dizu zure negozio-bilerak, biltzarrak, konferentziak, esperientzia gastronomikoak, tailerrak, produktuen aurkezpenak, merkaturatze-kanpainak eta abar egiteko agertoki onenera, eta, oro har, egin nahi duzun edozein ekitaldi korporatibo gauzatzeko.
Sartu irisgarritasun ezin hobea duen gune berritzaile batean. Bilboko 0. kilometroan, dena hasten den tokian, metroaren, taxien geralekuaren eta aireportura eramaten zaituen autobusen geralekuaren ondoan, Federico Moyua plazan bertan. Hain zuzen, bertan mota guztietako ekimenak, proiektuak eta ekitaldi korporatiboak errealitate bihur ditzakezu.
ZERBITZU GUZTIAK DITU
ZEINAHI EKITALDITARAKO BEHAR DIREN OSAGARRI GUZTIAK
Ekitaldi batek arrakasta izan dezan beharrezkoak diren zerbitzuak bilatu eta kontratatzea erabateko buruhaustea izatera hel daiteke. Yimbyn arazo horren konponbidea dugu: egon daitezkeen zerbitzu onenak proposatzen dizkizugu dauzkazun beharretarako.
Kasu batzuetan, zerbitzu horiek gure aretoak alokatzearen barnean daude; beste batzuetan, ad hoc edo berariaz kontratatu beharrekoak dira, zuk gainbegiratuta; eta beste batzuetan, gure eskarmentuari erantzuten diote. Eskarmentu horri esker, hain zuzen, cateringeko kontzeptu berriak sortu ahal izan ditugu, hala nola Street Food esaten dioguna, eta itzal handiko hornitzaileak eduki ahal izan ditugu.
Salmenta-bilera bat, bereziki garrantzitsua den gertakari bat, produktu baten aurkezpena… Arrazoi horiek eta askoz ere gehiago dira zure langileek edo bezeroek enpresa beste modu batera ezagutzeko idealak, toki berezi batean. Izan ere, bertan egiteak ekarriko du ekitaldia bera eta zuretzat haiek guztiak gustura egotea zeinen garrantzitsua den nabarmentzea.
Gure patioa, “Promesen basoa”, gune perfektua da elkartzeko. Yimbyko patioa epizentroa da, zuzeneko musika-noten eta gonbidatuen “kaixo, zer moduz?” hitzen artean. Esperientzia bakanak, aukerak, zaletasunak… partekatzeko tokia. Begiratu al duzu gorantz? Gure patioaren estalki beiraztatua da. Bertatik argia jaitsi egiten da egunez eta izarrak agertzen dira gauez.
Gure beste balio bereizgarrietako bat sukaldea da. Guztiz hornituta dago eta Back aretora zabalik, eta, hartara, showcookingez gozatzeko, sukaldaritza-ikastaroez, edo, are gehiago, zuk zeuk janaria prestatzeko aukera izango duzu. Gune ezin hobea da ekitaldi desberdinak eta originalak egiteko, non sukaldaritzak leku garrantzitsu bat hartuko duen eta bertaratutako guztien oroimenean geldituko den.
ZERGATIK YIMBY?
MALGUA DELAKO
Proposatzen diguzun ideia bakoitza erabat desberdina izango dela badakigulako. Zerbitzu eta erraztasun guztiak dauzkagu zure ekitaldia egiteko, irtenbideak sormen-plus batekin esploratzen, baina, aldi berean, zure konfiantzazko hornitzaileak ekartzeko aukera ematen, nahiago baduzu.
BALIO ANITZEKOA DELAKO
Gunea ekitaldira egokitzen da, eta ez alderantziz. Halakoa da Yimby! Zure beharretara, zure ideiara, egokitu behar dutenak guk izan nahi dugu, eta ez zu dagoen tokira moldatu behar duena. Hori dela-eta, gure aretoak konbinatu egiten dira eta elkarren osagarri dira, ekitaldira alderdi guztietan egokitzeko.
KOKAPEN BIKAINA DUELAKO
Ezin hobeto kokatuta dago, Bilboren erdigunean. Federico Moyua plazan, hiri-garraio guztietatik gertu-gertu eta bai zenbait aparkaleku publikotatik ere. Hartara, zure ekitaldira doazen pertsonak nahi duten moduan joan ahal izango dira, metroz, autobusez, taxiz edo bai beren ibilgailuan ere.
DISEINUA ETA ARGIA IKUSGARRIAK DIRELAKO
Areto guztiek egun-argia dute, baina patioa… patioa leku magikoa da, eta benetan harro sentiarazten gaitu. Gure patioa, “Promesen basoa”, Yimbyren irudia da: estalki beiraztatua du eta argi-parrastada, erabat desberdina den diseinu bat argiztatzeko. Etor zaitez, zuk zeuk ikusteko.
GUNE BEREZIEN MULTZOA
Zure beharretara egokituta, antolatzen duzun ekitaldiari esklusibotasun-ukitua emateko. 1.200 metro koadro, modulatu ahal diren eta moldakorrak diren bost aretotan. Konbinatu eta zure ekitaldira egokitu ditzakezu.
Leku ezin hobea da mota guztietako ekimenak eta ideiak gauzatzeko: showroomak, pop up store, tailerrak, aurkezpenak, outletak… Kalean bertan kokatuta, Uribitarte Erranpletan, 1.ean.
Yimby bat beste eraikin enblematiko batean, SOTA eraikinean, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian bertan. 225 metro koadro, erabilera anitzeko lau aretotan banatuta. Zure beharren arabera konbina daitezke.
GURE AZKEN EKITALDIAK
GUREGAN KONFIANTZA IZAN DUTE